jueves, 14 de mayo de 2009

Egunerokoa

Astelehena 27:

Gaur goizean nire aiton-amonen etxera joan naiz. Han nire aitonarekin kartetan haritu naiz eta sekulako jipoia eman dit.
Arratsaldean erosketa batzuk egitera joan naiz, raketa berri bat erosi didate. Bukatzeko, gauean, gelditu naiz ikusten telebistan "el conquistador del fin del mundo" programa.



Asteartea 28:

Gaur goizean nire gurasoekin segoviara joan naiz, eltzean, kanping batera joan gara. Gero, beste herri batera joan gara bazkaltzera. Arratsaldean nire aitarekin tenisera jokatu dut.
Gauean championseko partidu bat ikusi ondoren ohera joan naiz oso nekatuta amaitu dudalako eguna.



Asteaskena 29:

Gaur goizean Segovia bisitatzera joan naiz. Han, akueduktua eta alkazarra ikusi ditut. Gero, nola esetz, kotxinilo jan dut. Bapo geratu naizelako, atsedenaldi ederra eman dut eta kanpinera bueltatu baino lehen segoviatik buelta bat eman dut kotxinilloa jeixteko.
Gauean, buelta bat ematera joan gara nire gurasoak eta kanpineko arduradunekin joan gara bere autoan buelta bat ematera, bidean geudenean gizonak bere autoan zeukan otso bat erakutsi digu baina ez dut beldurrik izan animali hori oso lasaia zelako. Askenik kanpinera itsuli gara nekatuta.


Osteguna 30:

Gaur goizean piragua egitera joan naiz nire aitarekin nire amari beldurra ematen diolako. Oso nekatuta amaitu dut 3 ordu eman nuelako arraun egiten. Oso gose nengoen piragua egin ondoren orduan jatetxe batera joan gara nire gurasoak eta nik. Oso ona zegoen janaria eta bapo geratu naiz. Kanpinera itsuli gara eta gasteizera itsuli gara. Eltzean oso nekatuta amaitu dut 3 orduko bidean izan dugulako. Hankak ia jausten zaizkit! Azkenean afaldu eta "Águila roja"ikusi dut.



Ostirala 1:

Gaur askenengo eguna da egunkari hau idazten dudala. Goizean salburuara joan naiz nire lagun Ivanekin. Askenean Ivanen etxera joan naiz teknologiako proiektu bat egitera eta gero patinean haritu gara 9ak arte. Askenean haren etxean lo egin dut.